Informazio Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko Legeak agindutakoari jarraiki, Aspargik, cweb-orri honen titularra den aldetik eta, hortaz, informazio-gizarteko zerbitzuen emailea, informazio hau jakinarazten die orri honen erabiltzaileei:
Web-orri honetan sartzen bazara erabiltzeko baldintza orokor hauek ezagutu, ulertu eta onartzen dituzula esan nahi du (sartzen zarenean dagoen bertsioan). Une bakoitzean indarrean dauden legezko arauen arabera aldatu egin daitezke baldintza horiek eta, horregatik, webgune honetan sartzen zaren bakoitzean erabiltzeko baldintzak eta gure Pribatutasun-politika irakurtzea komeni da.
Webgune honetan guk eskaini edo merkaturatzen ditugun zerbitzu eta produktuei buruzko informazioa ematen dugu. Informazio hori erabiltzaileek ikusteko moduantxe eskaintzen da eta, hala, Aspargik ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen ondokoen eraginez izandako kalteengatik:
Webgune honetan sartzea zuri bakarrik dagokizun erantzukizuna da, eta hala onartzen duzu berariaz eta zure borondatez.
Webgunean agertzen diren marka, izen komertzial eta bereizgarri guztiak Aspargirenak edo hirugarren batzuenak dira. Hala, webgunean sartzeak ez du inolako eskubiderik ematen marka, izen komertzial edo bereizgarri horien gainean. Bestalde, edukiak gure enpresaren edo hirugarrenen jabetza intelektuala dira eta haien gainean dauden edo egon litezkeen ustiapen-eskubideetako bakar bat ere ez dugu zure esku utzi.
Erabiltzeko baldintza hauek Espainiako legeriari jarraiki finkatu dira. Aspargik eta erabiltzaileak Donostiako auzitegietara jo behar dute erabiltzeko baldintza hauen xedea osatzen duten zerbitzuak ematetik sortutako desadostasunak konpontzeko.
zerbitzuen inguruan indarrean dauden arauei jarraiki, erabiltzaileei jakinarazten diegu haien datu pertsonalak fitxategi batean jasoko ditugula eta fitxategi horren arduraduna Aspargi dela. Datu horiek zuk eskatutako informazio, produktu edo zerbitzuak eskaintzeko edo zurekin harremanetan jartzeko erabiliko dugu soilik.
Zure datuei emandako tratamenduaren edo haien gaineko konfidentzialtasunaren inguruko zalantzarik izanez gero, edo, legeak horretarako eskubidea ematen dizulako edo zuri hala iruditzen zaizulako, Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoan jasotakoari jarraiki, datu horiek eskuratu, ezabatu, zuzendu edo deuseztatu nahi badituzu, e-mail edo gutun bat bidali diezagukezu. Hauxe da gure helbidea: Aspargi (Zarategui Pasealekua, 100 ~ Txara Eraikina I. 20015 Donostia. GIPUZKOA).
Aspargik ziurtatu egiten dizu gure instalazio, sistema eta fitxategien segurtasuna babesteko neurri egokiak hartu dituela. Era berean, datu pertsonalen konfidentzialtasuna ziurtatzen dizugu.
Zuk eskatutako informazio, produktu edo zerbitzuak eskaintzeko beste enpresa batzuetara jo behar izango bagenu (postetxera, mezulari-enpresaren batera edo garraio-enpresaren batera), beren egitekoa betetzeko ezinbestekoa zaien informazioa emango diegu bakarrik, eta debekatuta daukate, gainera, informazio hori beste ezertarako erabiltzea.
Gure webgunea ondo-ondo ibiltzeko, batzuetan informazio jakin bat eskuratu behar izaten dugu zure ordenagailutik edo berau identifikatu egin behar izaten dugu. Adibidez, gure webgunean zenbat jende sartzen den zenbatzeko, sartzen den bakoitzak zer-nolako nabigatzailea erabiltzen duen jakiteko edo nabigatzeko hizkuntza aldiro aukeratzen ibili behar ez izateko. Identifikazio horrek ez du inoiz zuri buruzko informazio pertsonalik ematen eta ez du zure ordenagailuaren edukiari buruzko xehetasunik ematen ezta ere.
Ordenagailua identifikatzeko, beraz, "cookie" izeneko testu-fitxategi batzuk erabiltzen dira. Halakoak bolada baterako gordetzen dira zure ordenagailuan, baina ez dute inongo kalterik eragiten eta oso txikiak dira. Gure webgunean sartzen zaren bakoitzean guneak "cookie" horiek automatikoki kontsultatzen ditu eta, ondoren, gure edukia azkeneko aldian aukeratutako hizkuntzan aurkeztuko dizu, aurreko aukeren araberako eduki zehatzak eskaini, eremu babestuetan sartzeko aukera eman eta, erosteko sistemarik egonez gero, aukeratutako produktuak gordetzeko aukera emango dizu, besteak beste.
Une bakoitzean indarrean dauden legeak betetze aldera, litekeena da gure pribatutasun-politika aldatu egin behar izatea inoiz. Horregatik, Aspargiren webgunean sartzen zaren bakoitzean Erabiltzeko baldintzak irakurtzea komeni da.
Ez ezazu Parkinsona bakarrik bizi.